Emakumeak landa ingurunean, lehengo eta oraingo ikuspegiak II. Jardunaldia

Martxoak 9an, igandean, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta.

Jardueraren egitaraua: 

  • 10:00etatik 12:00etara: Malba landarearekin egindako errezetak. Sukaldaritza erraza, gertukoa, osasungarria eta ezohiko tailerra.  Parte hartzaileek malbarekin egindako bi errezeta sukaldatzeko eta aurpegiko larruazala garbitzeko lurrunak egiteko aukera izango dute. Clara Gutierrez biologoak eta etnobotanikan adituak eskainia. Izena ematea beharrezkoa da igartubeiti@gipuzkoa.net-en edo 943 72 29 78 telefonoan. 
  • 12:00etatik 13:30etara: Miren Urquijo, antropologaren solasaldia.  Escenificaciones de Cultura Económica y Género en el espacio agroturístico vasco argitalpenaren egilea. 
  • 14:00etan, bazkaria. 
  • 16:00etan 81 amama dokumentalaren emanaldia. Dokumental honek baserrietan hezitako azken emakumeen eta hauen biloben testigantzak biltzen ditu. XX. mendean jaiotako amamen eta nekazal bizitza tradizionala bertan behera utzi zuten amamek eta hauen biloben arteko transmisioa hartzen du aztergai moduan, eta material gisa amama-biloba hauen memoria indibidual eta kolektiboak erabiltzen ditu. Aurkezpena Izaro Gonzalez. Ieregi zuzendariak burutuko du eta ondoren eztabaidarako aukera izango da. Dokumentalaren iraupena: 44 min

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

Noiz
2014/03/09 - 10:00 - 19:00
Non
Interpretazio zentrua
Gaia
Ekintzak
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943722978
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal