Euskararen espazioan, Odyssea

Euskararen eguna ospatzeko abentura berri batean murgiltzeko aukera eskaintzen duen emanaldia, abenduaren 11ean, larunbatean, arratsaldeko 16:30etatik aurrera

Baserria izan da euskararen gordairua denbora luzean, bertako bizimoduaren eta ohituren arabera, hainbat eta hainbat hitz, esaera, biziera eder sortu izan dira bertan. Mende ugaritan, euskaldunen Ama-hizkuntzak bere odyssea, oinazea bizi izan du, eta bizi du, izan ere, oraindik bere Itakara, guztion bihotzetara, bueltatzeko joan-etorri asko egiten baititu, izan ere, batzuetan, harrera ona egiten diogu, bestetan urruntzen gatzaizkio.

Egunerokotasunaren menturan ausart nahi gaitu euskarak, baina, 2021.urtean, globalizazioa horren nabarmen den honetan eta hizkuntza handiek horrelako eragin handia izanda, enbata horri aurre egingo dion pertsona adoretsurik topatuko al du inguruan? Ausardi puntua duenak abentura berri honetan murgiltzeko aukera emango digu emanaldi honek. Prest al zaude abentura horretan zure adorea erakutsiz gurekin parte hartzeko? Hantxe nahi zaitugu, zatoz!

Andoni Salamerok eskainitako emanaldia. 

  • Data:abenduak 11, larunbata
  • Ordua:16:30-18:30
  • Sarrera: 3 €, deskontuak famili txartelarekin
  • Izen ematea: 618004131 / 943 72 29 78 / 72 51 07; igartubeiti@gipuzkoa.eus
  • Aforoa: 25 parte hartzailea

 

2021 Euskararen espazioan Odyssea

Noiz
2021/12/11 - 16:30 - 18:30
Non
Igartubeiti Baserri Museoa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
618004131/ 943 72 29 78 / 943 72 51 07
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal