Igartubeiti Ardoaraban

Euskadiko Enogastronomia Museo eta Guneen Sarearen eskutik, abenduak 5ean, larunbatean.

Igartubeiti Baserri Museoak, Euskadiko Enogastronomia Museo eta Guneen Sarearen eskutik, Gasteizko Ardoaraban parte hartuko du abenduak 5ean, larunbatean, Artoaren iraultza tailerra eskainiz. 

Parte hartzaileek baserritarrek artoarekin burutzen zituzten lanak ezagutuko dituzte eta hostoekin, aleekin sormen tailerra burutuko dute. Eta amaitzeko artoarekin mokadutxoa prestatuko dute modu ezberdin eta dibertigarrian!
5 urtetik gorako haurrei eta hauen gurasoei zuzendua.

11:30etatik 12:00etara eta 12:40etatik 13:10era izango da tailerra. 

Familientzako jarduera guztiak kontsultatu. 

Artoaren iraultza tailerra Igartubeitin

Noiz
2015/11/30 14:55 - 2015/12/05 14:00
Non
Ardoaraba, Gasteiz
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943 72 29 78
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal