"Igartubeiti Baserriaren zaharberritze prozesua", bisita gidatu berezia

Bisita komentatua Xabier Kerexetak (historialari eta etnografoa) eta Iñaki Mendigurenek (Igartubeitin jaioa eta itzultzailea) eskainiko dute

Lehenengo pertsonan kontatuko digute zaharberritze prosezua nolakoa izan zen, zeintzuk izan ziren erronka nagusiak eta Igartubeitik euskal ondarean izan duen eragina.

 Arriskuan zegoen ondare baten berreskurapena eta kontserbazioa balioan jarriko ditugu bisita honetan. Igartubeiti baserriaren zaharberritzea ondarea zaintzeko eta etorkizuneko belaunaldiei transmititzeko egindako adibiderik aipagarrienetako bat da, baserriaren jatorrizko egitura eta memoria bizirik mantendu delako.

 Beharrezkoa da aurretik izena ematea. Bisita euskaraz izango da.

 Ekintza hau Ondarearen Europako Jardunaldien baitan antolatuta dago.

 

 

Noiz
2026/11/08 - 11:00 - 12:30
Non
Igartubeiti Baserri Museoa
Harremanetarako Izena
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal