"Land (artea) familian" tailer esperimentala

"Barne Begiradak" proiekturaren barne, hainbat eragileekin elkarlanean tailer esperimentalen zikloa sortu dugu. Landa-eremuari buruz hainbat diziplinatatik hausnartzeko aukera berriak eta jakintza tradizionalekin dituzten loturak sortuz

Inguratzen gaituen naturaz gozatu familian barnera begiratuz eta gure esentzia adieraziz. Dantza eta artea erabiliko ditugu naturarekin konektatu eta landa eremua modu desberdin eta berezi batean ikusi eta sentitzeko.

6-12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendua.

Oihane Vicentek eta Oier Fernandezek eskainia.

Izena eman, online, whatsapp 618004131 edo telefonoz, 943 72 29 78.

Jarduera hau Next Generation funtsen bidez Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko hiri-eremuetatik kanpoko kultura eskaintza handitzeko eta dibertsifikatzeko laguntzen bidez finantzatzen da.

 

Land (artea) familian

Noiz
2023/02/11 - 16:30 - 18:00
Non
Igartubeiti Baserri Museoa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943 72 29 78
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal