"Landareen sekretuak" bisita berezia
Ignaziotar Lurraldeak ekimenarekin bat lankidetzan antolatutako jarduera
Igartubeiti Baserri Museoak, Ignaziotar Lurraldearekin lankidetzan, "Landareen sekretuak" izeneko bisita berezia antolatzen du uztailak 24rako, 11:30etan.
Ezagutu Igartubeiti inguruko landare jangarrien propietateak eta erabilerak. Bisita bukatutakoan, ibilbidean zehar azaldutako hainbat landare basatirekin prestatutako errezetak dastatuko dira.
Bisita doakoa da, gazteleraz izango da, ordubeteko iraupena izango du, dastaketarekin zerbait luzatu daiteke.
Jarduera guztia kanpoan izango da.
Beharrezkoa da aldez aurretik erreserba egitea, 943 72 20 42 telefonoan.
- Noiz
- 2021/07/24 - 11:30 - 14:00
- Non
- Igartubeiti Baserriaren ingurunean
- Harremanetarako Izena
- Igartubeiti Baserri Museoa
- Harremanetarako Telefonoa
- 943 72 29 78 / 943 72 51 07
- Hitzordua egutegira gehitu
-
vCal
iCal