"Lo que queda de ti" filma

Zinema eta Landa Eremuko Emakumeen Zikloaren baitan. Filmaren ondoren solasaldia izango dugu Josebe Blancorekin

Zinema eta Landa Eremuko Emakumeen Zikloa zine-erakusketa ibiltaria da, eta landa-ingurunean bizi diren emakumeei eskainitako filmak ematen dira bertan. Urtero ospatzen da urriaren 15etik aurrera, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan, urrian eta azaroan.

 "Lo que queda de ti", filma eskeiniko dugu. Filmaren ondoren solasaldia izango dugu Josebe Blancorekin.

 "Lo que queda de ti" filmaren sinopsia:

Sarak 25 urte ditu eta jazz disko bat grabatzear dago New Yorken, baina, aitaren heriotzaren ondoren, Huescako Pirinioetara, bere jaioterrira, itzuliko da. Han, bere ahizparekin batera, baserri eta artalde bat heredatzen ditu. Bere azken urteetan aitarekin egon ez izanaren erruz inbaditua, artaldea saltzeko proposamenari uko egin eta bere ondarea gordetzea erabakiko du. Sara horren alde borrokatzeko prest dago, nahiz eta horrek ibilbide musikalari uko egitea ekarri.

▶"Lo que queda de ti" trailerra

Noiz
2026/11/14 - 17:00 - 19:00
Non
Igartubeiti Baserri Museoa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
618 00 41 31 / 943 72 29 78 / 943 72 51 07
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal