Natur_Lab famili tailerra

Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduera. Teknologia digitalaren bidez natura ondarea berrinterpretatuko dute 8-12 urte bitarteko haurrak dituzten familiek

Museoen etorkizuna: berreskuratzea eta berrimajinatzea lelopean ospatuko dugun Museoen Nazioarteko Eguneko jardueren esparruan, Natur_Lab, 8-12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendutako tailerra antolatu du Igartubeiti Baserri Museoak maiatzak 22rako. 

Parte hartzaileek teknologia digitalaren bidez natura ondarea berrinterpretatuko dute. 3D inprimaketaren diseinua deskubritzeko aukera izango dute, baserriaren inguruko naturako elementuak oinarri sortzaile gisa erabiliz.

Maria R. Laspiurrek eskainiko du famili tailerra. 

Prezioa: 3€ deskontuak familia txartelarekin. Izen-ematea.

Noiz
2021/05/22 - 10:30 - 13:30
Non
Igartubeiti Baserri Museoa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943722978
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal