Nola sortu album ilustratu bat tailerra

Igorpen, ingurumen hezkuntza eta hezkuntza plastikoa.

Parte hartzaileek album ilustratu bat sortuko dute Galtzagorri Elkarteko Aitziber Alonso ilustratzailearen eskutik. 

2 ordu irauten dituen tailer honetan ondorengo jarduerak burutuko dituzte umeek: 

  • Lehenengo ordu erdian albumari buruz hitz egingo dute, liburu desberdinak erakutsi eta liburu baten prozesua ere erakutsiz, testua jasotzen den momentutik, bozetoak egin eta marraztu arte.
  • Natura irudikatzen duten album desberdin batzuk ikusiko dituzte, naturaren koloreak, giroak, animaliak eta abar nola irudikatzen diren ikusteko.
  • Taldeka, Anjel Lertxundiren Zazpi Oilazko  ipuina banatuko zaie eta talde bakoitzak album bat osatuko du.
  • Talde guztiek ipuin berdina egingo dute, amaitzerakoan ikus dezaten ideia berdin batetik zenbat emaitza desberdin atera daitezkeen.
  • Talde bakoitzeko partaide bakoitzak albumaren orrialde bat osatuko du eta ondoren orrialde guztiak elkartuko dituzte albuma osatzeko.
  • Emaitza bi album izango dira, ipuin berdinetik abiatuta, guztiz desberdinak izango diren bi album, ilustratzailearen lana azpimarratuz, eta nola istorio berdin batekin ilustratzaile bakoitzak bere ikuspuntu desberdina azalduko duen, bere barneko mundu, eta kode bisual propioak erabiliko bait ditu.

Hizkuntza: euskara

Prezioa: 3 euro, deskontuak Famili Txartelarekin.

Izen-emateak: 943 72 29 78 edo igartubeiti@gipuzkoa.net.

Noiz
2014/02/22 - 16:30 - 18:30
Non
Interpretazio zentroa
Gaia
Tailerrak
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943722978
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal