Ondarea agertokira gazteentzako tailerra

Animazio esperimentaleko sortze-tailer hau 12tik 17 urte bitarteko gazteei zuzendua da

Ondarea agertokira animazio esperimentaleko sortze-tailerra, 12tik 16ra bitarteko gazteei zuzendua, Igartubeiti Baserri Museoak animazio esperimentala bezalako lengoai berriak sustatzearen aldeko apustua egiten du, gazteak ondarera hurbildu daitezen, sorkuntza suspertzeko eta ondarearen ikuspegi zabala transmititzeko. 

Partehartzaileek naturako objektu eta elementuekin (hostoak, fruituak, harriak, makilak, loreak, lurra, haziak…) elkarri eragingo dute stop motion teknikarekin animazio esperimentalak sortuz.
Tailer hau, animaziozko film laburren aukeraketa batekin osatuko da, ingurumen naturala izanik erabiliko den mintzaera eta gai nagusia. Tailerra, Isabel Herguera artista eta animatzaileak eta Jose Belmonte ilustratzaileak emango dute.


Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

Noiz
2013/02/16 - 16:30 - 18:30
Non
Interpretazio zentroan
Gaia
Tailerrak
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943722978
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal