Paul Urkijok "Gaua" filma aurkeztuko du Igartubeitin
Martxoaren 13an, ostiralean, Igartubeiti Baserri Museoak, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, "Gaua" filmaren emanaldia eskainiko du, 18:00etan.
XVII. mendeko Euskal Herriko sorgin-ehizan eta mitologian girotua. Filmak emakumeen aurkako errepresioa eta haien askatasunaren aldeko borroka lantzen ditu.

Filma Paul Urkijo zuzendariak aurkeztuko du eta ondoren solasaldia izango da, Izaskun Urkijo, arte zuzendariarekin ere.
Gaua fantasiazko eta beldurrezko 2025eko filma da, Paul Urkijo Alijok idatzi eta zuzendua. Yune Nogueiras, Elena Irureta, Ane Gabarain eta Iñake Irastorza dira protagonistak. Sitgeseko Zinemaldian estreinatu zen lehen aldiz 2025eko urriaren 11n, eta Espainiako zinemetan estreinatu zen 2025eko azaroaren 14an, Filmaxen eskutik.
Sinopsia
Euskal mendiak, XVII. mendea. Sorgin ehiza betean, Kattalinek senarrarengandik ihes egiten du, eta gauaren erdian alde egiten du baserritik. Basoaren belztasunean galduta, haren atzetik dabilen presentzia sentitzen du. Bidean, hiru emakumerekin topo egiten du, eta, ibaiaren ondoan arropa garbitzen duten bitartean, beldurrezko ipuinak eta herriko esamesak partekatzen dituzte. Bere harridurarako, Kattalin istorio horien parte bihurtuko da azkenean.
Filmaz gozatzeko aurrez izena eman beharra dago: online, igartubeiti@gipuzkoa.eus; 943 72 29 78.
- Noiz
- 2026/03/13 - 18:00 - 20:30
- Non
- Igartubeiti Baserri Museoa
- Harremanetarako Izena
- Igartubeiti Baserri Museoa
- Harremanetarako Telefonoa
- 618 00 41 31 / 943 72 29 78 / 943 72 51 07
- Hitzordua egutegira gehitu
-
vCal
iCal

