Txango inklusiboa

Ondarearen Europako Jardunaldien barne, "Guztion Ondarea, denok parte" antolatutako jarduera, azaroak 7an, 11:00etan

Igartubeiti Baserri Museoak, euskal baserriaren historiara eta bertakoen bizimoduetara hurbiltzeko aukera eskaintzen digu

Giza eskubideen markotik abiatuta antolatu dugu ekintza inklusibo hau, eta honela, kultur eskubideen unibertsaltasuna aldarrikatu nahi dugu.

Ekimen honetan, gizartean dugun aniztasuna agerian egon dadin bilatuko dugu. Arreta berezia eskainiko diegu egoera zaurgarrian egon daitezkeen pertsonen presentziari eta euren parte hartzeari. Jorratuko diren gaiak: giza eskubideak, kultur eskubideak, gizatalde desberdinen ezaugarriak eta sortzen diren zailtasunak ondareaz eta kulturaz gozatzeko.

Zatoz gure baserriek jasotzen duten ondarea ezagutzera!

Irisgarritasun behar bereziak izena ematean jakin araztea eskertuko genuke.
Etortzeko laguntza behar baduzu esan eta antolatuko dugu.

Jarduera dohainik da.
Izen ematea:

 

Noiz
2021/11/07 - 11:00 - 12:30
Non
Igartubeiti Baserri Museoa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943 72 29 78 / 72 51 07
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal