"Udazkenak mila kolore" tailerra

Udazkenarekin batera naturaren koloreak aldatzen doaz eta zuhaitz asko biluzten hasten dira. Umeekin natur baliabide ezberdinak erabiliko ditugu: pinaburuak, kolore ezberdinetako hostoak, adaxkak, etab. Beraiek, elementu hauek erabiliz nahi duten artelana sortu ahalko dute. Ekintzan zehar udazkeneko koloreei arreta berezia eskaintzen saiatuko gara, udaberriko koloreekin alderatzen, etab.

6 urtetik gorako haurrei zuzendua.

Tailerren prezioa: 3 euro, deskontuak Famili Txartelarekin. Izen-emateak.

Noiz
2015/11/14 - 16:30 - 18:30
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943 72 29 78
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal