"Upcycling: Bizitza berri bat eman zure arropari" helduentzako tailerra

Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatutako jarduera

Helduei zuzendutako tailer honetan, moda jasangarriari buruzko aurkezpenaren ondoren, ekartzen duzuen arropa konpontzeko, apaintzeko edo transformatzeko aukera izango duzue.

Leire Santillanak eskainia.

"Museoen boterea" leloari jarraituz, Igartubeiti Baserri Museoan ehungintza izango dugu ardatz, iraunkortasunaren ikuspegitik gizartea eraldatzeko praktika gisa.

Ehungintza tailerra Igartubeitin

Noiz
2022/05/22 - 11:30 - 13:30
Non
Igartubeiti Baserri Museoa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943 72 29 78 / 943 72 51 07
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal