2023. urteari errepasoa

2023/12/27

2023. urtea Barne Begiradak. Sorkuntza garaikidea landatartasunatik egitasmoarekin hasi genuen. 3 herritan, Ezkion, Gabirin eta Zerainen burututako 11 jarduerekin, 30 eragile eta ekoizleen lankidetzarekin, parte hartze bikaina izanik. 

Barne Begiradak proiektua inflexio-puntua izan da Igartubeitirentzat, bere inguruko eragileekin, pertsonekin eta proiektuekin elkarlanean aritzeko moduak indartzen baititu. Eztabaidatzea, hausnartzea eta sarean ikastea etengabeak izan dira ekimenaren edizio honetan. Igartubeiti, landa-eremuetako kultura-proiektuen suspertze gune gisa nabarmendu da egitasmo honi esker.

Hurrengo urteetan, Patrim 4.0ri esker, jarraipena emango diogu proiektuari. 

Uztailetik aurrera, erakusketa berri bat izan dugu, “Mundua 4 zaporetan margotuta”, Euskadi Gastronomikak diseinatua eta Gastromuseums-en lankidetzarekin. Tailer ezberdinak antolatu ditugu baita bisita zein dastaketak ere.

Aipatzekoak dira ere, beste eragileekin burutu ditugun ondorengo 3 jarduera:

  • “Hondakinak kultur sareak sortzeko aitzakia”, Zerainlab, Leintz-Gatzaga eta Bidania-Goiatzekin.
  • “Bitxigintza berria ondare etnografikotik abiatuta”, Igartubeitin, Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Laborategiak eta Bideberri BHIko Bitxigintza Diseinuko Goi Mailako Zikloak antolatutakoa, Ondarearen Europako Jardunaldien esparruan.
  • Kutxaekogunearen “Bihotz berdeak” egitasmoa Igartubeiti baserri museoan gauzatu da, Gordailua eta Aranzadirekin lankidetzan. 

Eskerrik asko gure ondoan egoteagatik, bisitan etortzeagatik, gure sare sozialetan jarraitzeagatik, antolatutako ekimenetara gerturatzeagatik eta famili tailerretan parte hartzeagatik.