"Amonaren urrezko orrazia", Eztizen Agirresaroberen kontakizunak jaso du Istorioak belarrietara III. euskarazko kontakizun laburretako lehiaketako 1.saria

2017/08/02
2. saria, "Ezberdintasunean berdintsu" kontakizunagatik Iñigo Legorburuk jaso du.

Idazketa euskaraz sustatzea eta zabaltzea du helburu lehiaketa honek, honakoan haur ipuinen generoa bereziki bultzatuz. Gainera, kultur ondarearen inguruko lan modu berriak zabaldu eta parte hartze zein esperimentazio gune berriak sortzea du xede , Igartubeiti Baserri Museoak,

Zugarramurdiko Sorginen Museoarekin lankidetzan euskarazko kontakizun laburren lehiaketako hirugarren edizio honek.

Areago, Igartubeiti Baserri Museoko urteko programaren barne, 2011an bere ibilbidea hasten duen ondare berrikuntza proiektua da. Areago, sorkuntza eremuko lenguai ezberdinen erlazioaren bitartez eta euskarri ezberdinen erabileraren bitartez, ondare baliabideekiko beste harreman mota batzu esploratzen duen gune gisa sortzen da.

Beste begirada eta narratiben bitartez, baserria eta bere ingurunea berriro bisitatzea ahalbidetzen duten zenbait soinudun ibilaldi abian jarri ditu 2011tik. Horretarako euskal kulturako eragileek parte hartu dute, Maialen Lujanbio edo Arantxa Iturbe esaterako, gaur egun Areagoren partaide diren kontakizunen sortzaileak. Kontakizun hauek Interpretazio Zentruan eskura dauden mugikorren bitartez entzun daitezke.

Oraingo honetan Areagok parte hartzea, sorkuntza prozesuak, kontakizun laburren bitartez, narratiba eta ikuspegi berriak nabarmendu nahi ditu, era berean euskararen erabilera eremu honetan eta ondare eremuan sustatuz.

Parte hartzaileak:

Guztira 6 parte hartzaileek aurkeztu dituzte kontakizunak.

 

Epaimahaiaren erabakia:

Irati Goikoetxeak, Zugarramurdiko Sorginen Museoko eta Igartubeiti Baserri Museoko zuzendaritzak osatu dute epaimahaia.
Kontakizun sarituen aukeraketa prozesuan ondorengo irizpideak kontutan izan ditu epaimahaiak: haurrei zuzendutako kontakizuna izan behar zuela, mitologia gaia, originaltasuna eta hizkuntzaren erabilera.

Epaimahaiaren iritziz honakoak izan dira saridunak:

1. saria: "Amonaren urrezko orrazia", Eztizen Agirresarobek aurkeztutako kontakizuna
2. saria: "Ezberdintasunean berdintsu", Iñigo Legorbururen kontakizuna. 

Sariak:

Eztizen Agirresarobek 250,00 Euro jaso ditu "Amonaren urrezko orrazia" bere kontakizunak 1. saria lortu baitu.
Iñigo Legorburuk, berriz, 150,00 Eurotako saria jaso du "Ezberdintasunean berdintsu" aurkeztutako lanak 2. saritua izan baita.

Argitalpena: 

Sari banaketa urrian izango da, ordurako zazpi kontakizunak bilduko dituen argitalpen ilustratua prest izango da. Ilustratzaileekin harremanetan gaude orain, kontakizun bakoitzean oinarritutako ilustrazioak egin ditzaten. 

 

"Amonaren urrezko orrazia", Eztizen Agirresaroberen kontakizunak jaso du Istorioak belarrietara III. euskarazko kontakizun laburretako lehiaketako 1.saria

Istorioak belarrietara euskarazko kontakizun laburren III. lehiaketa