"Argia harrapatzeko tramankuluak" proiektuaren aurkezpena

2026/03/13
Asier Gogortzak, argazkilari eta artistak ezkiotarrekin bi data zehaztu ditu proiektuari forma ematen hasteko

Asier Gogortza argazkilariak Ezkioko bizlagunei ‘Argia harrapatzeko tramankuluak’ proiektua aurkeztu die. Proiektu honek Igartubeiti baserri museoak Patrim 4.0 egitasmoaren baitan deitutako egoitza artistikoa irabazi zuen eta Ezkio gauzatuko da martxoaren amaiera bitartean.

Argazki kamera primitiboak erabiliz, argazkigintza estenopeikoaren bitartez, AHTaren obrek Ezkioko paisaian eragin dituen aldaketak iruditan biltzea da, laburki esanda, Gogortzaren proeiektuaren oinarria. Ezkoitarrak ere proeiktura batzea nahi du eta horretarako herritarrekin kamera primitibo hauek egiteko bi hitzordu adostu ditu aurkezpenera joandako herritarrekin batera.

Martxoaren 10ean eta 15ean, mediku etxean egongo da Gogortza, 10:00etatik aurrera parte hartu nahi duten herritarrekin batera kamerak sortzen. Ezkion barrena ere ibiliko dira tartean, kamerak osatzeko etxeetako ganbaretan gordetako eta erabiltzen ez diren tresnak biltzen. Proiektuan parte hartu nahi dutenek bi egun horietako batean bertara gerturatu daitezke. Informazio gehiago nahi duenak Igartubeiti Baserri Museora ere deitu dezake (943 722 978).

Martxoaren 13an beste saio bat egingo du Gogortzak Ezkion, herri eskolako haurrekin batera izango da.