"Arto irinarekin cookie-ak egin" familientzako tailerra Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko

2025/04/24
Bide batez, jarduera honekin "Errota eguna" ere ospatuko dugu Igartubeitin, komunitate ezberdinekin sareak sortuz

Igartubeiti Baserri Museoak familientzako tailer berezia antolatu du Museoen Nazioarteko eguna eta Errota eguna ospatzeko, "Arto irinarekin cookie-ak egin." Maiatzaren 17an, larunbatean, 16:30etan izango da  5-12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendutako doako tailer hau. 

ICOMek aurten proposatutako leloari jarraituz, "Museoen etorkizuna etengabe aldatzen ari den komunitateetan", garai bateko baserrietako elikaduran eta arkitekturan iraultza eta eraldaketa ekarri zuen artoan oinarrituko gara.

Ate irekiak maiatzaren 18an

Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Igartubeiti Baserri Museoak ate irekiak antolatu ditu maiatzaren 18an, igandean. Sarrera doakoa izango da, eta museoa bisitatzen dutenek XV. mendeko baserriak eta haren interpretazio-zentroak hartzen duten ondare materialean eta ez-materialean murgiltzeko aukera izango dute.

Beharrezkoa da aurrez izena ematea: 943 72 29 78 edo online.