Artzantzari eskainitako baserri eguna

2014/06/19 Artzantza
Pasa den igandean, ekainak 15ean ospatu dugu Baserri Egunaren 6. edizioa, "Larreak eta artzainak".

Jarduera hasteko, 11:30etan, Artzaina erakusketaren inugurazioa burutu dugu, horretarako Iñaki Vergara argazkien egilea izan da bertan. 

Igartubeiti Artzaina erakusketa

Bitartean, umeek artilearekin ponpoiak eginez, ardiak egin dituzte. 

Igartubeiti artile tailerra

Eguerdiko 12:00etan, Fermin Leizaola etnografoaren solasaldia, Artzantza Euskal Herrian. 

Igartubeiti, Fermin Leizaolaren solasaldia

Ondoren, Idiazabal gaztaren kata gidatua burutu da baserriko aterian. 

Igartubeiti Idiazabal gazta dastaketa

Guraizaz eta makinaz ardiei ilea mozteko erakustaldia ere burutu da. 

Igartubeiti, ardiei ilea moztea

Artzain ogi mamiak, arkumea, mamia eta gazta, Ezkioko Argindegi Ostatuak prestatua, oso goxoa. 

Igartubeiti bazkaria

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bazkal ondoren, berriz, Mixel Etxekoparrek kontzertua eskaini zuen, baserriko aterian hasiz, baserri barnean jarraituz eta atarian amaituz. 

Igartubeiti Mixel Etxekopar