Zer gertatzen da Igartubeitin urrian eginiko zukuarekin?

2013/12/14 sagardoa
Urtero bezala burutu dugu Sagardo Astea aurtengoan ere. Hala ere, sagardoa ez da aste batean egiten den zerbait, eta hemen, Igartubeitin, Sagardo Astean lorturiko muztioari jarraipena egiten jarraitzen dugu.

Zukua kupelaratu ostean lehenengo hartzidura edo irakinaldia haizearekin izaten da, hau da, kupelari zipotz zuloa irekita utzi behar zaio. Muztioak kupelaren gainaldetik pitsa botatzen du, zikinkeria berarekin atereaz.

Zikinkeria kanpora irtetean, ordea, barruko likido kopurua murriztZipotz zuloau egiten da eta zikinkeria kanporatzea zailagoa da; prozesu honi laguntzeko sagardoa (edo zukua) botatzen jardun dugu. Zikinkeria kanporatzeaz gain, azukrea alkohol bilakatzen hasten da lehen hartziduran. Jada amaitzear da lehen fase hau eta datorren ilbeheraren zain gaude beraiek ixteko, sagardoaren inguruko lanak ilargia fase horretan dagoela egin behar baitira.

Hartzidura noiz amaituko den jakiteko hainbat neurketa burutu dizkiogu zukuari. Hasteko, prozesua zer moduz zihoan jakiteko pospoloak pizten genituen zipotz zuloaren gainean;  hartziduraren indarrak itzali dituen bitartean irakinaldia indarrean zela bistakoa zen. Hala ere, badira pare bat aste pospoloak itzaltzen ez direla, eta bestelako neurketa batzuk burutu dizkiogu zipotz zuloa ixteko garaia den edo ez jakiteko.

DentsimetroaHorretarako muztiometroa erabili dugu, muztioaren edo sagardoaren dentsitatea neurtzeko tresna berezia. Froga burutzeko prozesua sinplea da: kupeletatik zukua atera muztiometrora eta bere neurgailua sartu, sagardoaren dentsitatearen arabera neurgailua kanporago edo barrurago geratuko da. Horri esker jakin dugu kupelek oraindik dentsitate apur bat galdu behar dutela, izan ere, Jose Uriaren esanetan, komeni da kupeletako dentsitatea 1000-1004 gramo artekoa izatea. Hala ere, aipatzekoa da hainbat sagardogilek neurri ezberdinak erabili izan dituztela kupelak ixterakoan.

Frogak burutzerakoan, bistakoa izan da sagar ezberdinak erabili genituela zukua lortzeko, hainbat kolore eta dentsitateko zukuak ditugulako aurtenZukuakgoan. Frogak amaitzean kupelak berriro bete genituen eta esperoan gaude ordutik ilbehera iritsi arte berriro ere gure sagardoa izango denaren prozesuarekin aurrera jarraitzeko.

Kupelak itxi ostean bigarren hartzidura hasiko da, fase hau estalia izaten da eta sagardoa kolorea, usaina, etab. orokorrean, itxura hartzen hasiko da.