"Barne begiradak. Artea,lurraldea eta landa eremuak" argitalpena

2023/06/01
"Barne begiradak. Sorkuntza garaikidea landatartasunetik" proiektuaren barruan sortua, eta Igartubeiti Baserri Museoak eta K6 Gestión Cultural-ek sustatua.

"Barne begiradak. Artea,lurraldea eta landa eremuak" argitalpenak hainbat egileren testuak biltzen ditu, beren esperientzia eta praktikatik abiatuta, ondarearekin eta sorkuntza garaikidearekin lotutako landatartasunen kontzeptuari buruzko galderak eta hausnarketa berriak egiten laguntzen gaituzte.

Testu guztiak hari gidari batek zeharkatzen ditu: denborari emandako arretak. Ez hainbeste bizitako aspaldiko denbora bat, galdutako jakintzak biltzen dituen iragan bat aldarrikatzeko, baizik eta lurraldea eta berau osatzen duten jakintza guztiak beste gako batzuetatik, ingurunearekiko beste harreman-modu batzuetatik irakurtzeko behar den denbora aldarrikatzeko.

"Barne begiradak. Artea,lurraldea eta landa eremuak" argitalpena deskargatu.