Barrikotea, martxoaren 14ean Igartubeitin

2026/03/03
Igartubeitin, Barrikotea ospatuko dugu martxoaren 14ean. Festa arratsaldeko 16:30etan hasiko da eta luzapena emango diogu programazioaren barruan antolatu ditugun jarduera anitzekin

Barrikotea 2026Martxoaren 14ean, larunbatean, arratsaldeko lau eta erdietatik aurrera, Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoak Barrikote festaren XXII. edizioa ospatuko du. Sagardogintzako lan guztiak amaitzen direnean antolatzen den ohitura zaharrenetarikoa da festa hau, ziklo oso baten emaitza. Jardunaldi hau ospatzeko askotariko eskaintza gastrokulturala antolatu dugu, mota guztietako publikoentzat eskainia. Sarrera 3 € izango da (doakoa sei urtetik beherako haurrentzat).

Programazioari 16:30etan emango diogu hasiera. "Botilak birsortzen” familientzako tailerraren bitartez, parte hartzaileek, sagardo eta sagar zuku botilak beraien ikutuarekin apainduko dituzte. 

Ondoren, 17:30etan, Barrikotea irekiko da. Txotxa kirikoketa eta trikitixa emanaldiekin egongo da girotuta. Musika saioekin batera, Zeraingo Oiharte baserriko sagardoa eta bertako produktuekin eginiko afari-meriendaz gozatzeko aukera izango dugu. 18:30ak aldera, sagardo ezberdinak dastatzeko aukera izango dugu, Euskal Sagardoaren eskutik. 

Barrikote2026 programaBarrikotearen historia

Igartubeitiko barrikotea prozesu luze baten, ziklo baten emaitza da. Antzina, lan guztiak amaitzen zirenean, upel bat muztioz betetzen zuten. Bi aste beranduago bizilagunen arteko festa bat antolatzen zuten Barrikotea dastatzeko. Baserri Museoan, sagardoa dastatu aurretik lan ezberdinak burutu behar izan dira, besteak beste, sagarrondoak zaindu, sagar uzta bildu, dolarean zanpatu eta muztioa kupeletan irakin.

Izen emateak

Jarduera honetarako aurrez eman behar da izena, online, igartubeiti@gipuzkoa.eus-en edo 943 72 29 78 telefonoan.