Basarana biltzeko prest
2026/08/20
Igartubeitin, hesi natural gisa erabiltzen dugun elorri beltzak uzta ederra eman du iada
Igartubeitin basarana (basoko-arana) biltzeko prest dago. Normalean, fruitua irailean bildu izan da baina aldaketa klimatikoa dela eta azken urte hauetan uzta aurreratzen ari da.
Fruitua lortzeko elorri beltzak (Prunus spinosa) loratu behar du, bere lore zuri txikiekin. Zuhaixka basatia da, elorri mota bat. Bere fruituagatik da ezaguna, patxarana (likorea) egiteko erabiltzen dena.
Gaur egun, elorri beltza mendietan aurkitzen da; iraganean, baserrien inguruko hesi natural gisa erabiltzen zen eta guk horretarako dugu Igartubeitin. Erleentzat ere oso onuragarria da, bai loreengatik bai polenagatik.

