Baserri-minez emanaldia dolarean urriaren 3an 18:00etan
Urriaren 3an, arratsaldeko 18:00etan, “Baserri-minez” ikuskizuna Igartubeiti baserrian, Antioko Musika Zikloaren 43. edizioaren baitan antolatuta.
Parte-hartzaileak:
- Caroline Phillips-zarrabetea, ahotsa
- Mixel Ducau-kitarra, ahotsa
- Andoni Egaña-bertsolaria
- Andoni Salamero-olerkaria
Baserria, beti ezagutu dugu landan bakarturik dagoen etxe gisa, baina bertan nekazaritza, abeltzaintza eta bestelako lan ugari egiteaz gain, bizimodu, filosofia zein pentsaera berezia eratu izan dute baserritarrek haren inguruan. Baserria euskararen gordairu eta hainbat euskal ohituren adierazpide zuzen eta zintzo izan dugu.
Emanaldi honen bidez, bertso, musika eta poesiaz baliatuz, baserri-minez gatoz, baserri gosez, baserriaren berri ematera. Une atsegintsu hori pasarazi nahi diogu ikusle-entzuleari, aurten, 25 urte Igartubeiti Museoak betetzen dituen honetan.
Aurtengo musikaldian, beste ospakizun bat aintzat hartzen dugu, hain zuzen, Igartubeiti Museoak 25 urte bete ditu, abuztuaren 10ean. Hainbat ekintza egin dituzte 25 urte hauetan-bisitak, tailerrak, sagar zukua, sagardo txastaketa, gure ondarea ezagutarazi, musikaldian artista ezberdinen lana erakutsi…-.
Aurtengo data berezia izango da, eta baserriminez gauden honetan, bertara zaitezten gonbidatzen zaituztegu, baserriaren bizimodua emanaldi samur eta hurbil honetatik ere bizi dezazuen.
Doako autobus zerbitzua izango da Zumarragako Elizkaletik, 17:30etan.
Toki mugatuak, izena eman beharra dago:
- Online
- igartubeiti@gipuzkoa.eus
- 943 72 29 78

