Ur beroa oliba hezurren bidez

2012/09/01 Ingurumena
Granadako hotel bateko instalakuntza guztiek ur beroa izateko lain energia lortzen da oliba hezurren errekuntza bitartez

Nekazal edo abelazkuntza hondakinen bitartez sortzen den energia, biomasa energi iturri gisa erabiltzen hasi da zenbait kasutan.

Hotel kate ospetsu batek Granadan biomasa sistema hau erabiltzen hasi den lehenetarikoa izan da, ingurumena errespetatuz eta lehengaia naturatik hartuz. Oliba hezurren errekuntza bitartez hoteleko instalakuntza guztiek ur beroa izateko lain energia lortzen dute. Oliba hezurrak erretzen dituztenean, iragazki sistema baten bitartez, kea garbitu eta CO2 isuria % 80ean murriztea lortzen dute

 

Olibondoak