Bisita gidatua "Baserria. Egurra, harria, mitoa, orain" erakusketara
Ibon Telleriak, "Baserria. Egurra, mitoa, orain" erakusketaren komisarioak eta Josue Susperregi dendrokronologoak bisita gidatu interesgarria eskaini dute, Igartubeitiko interpretazio zentroan ikusgai dagoen Euskadiko Arkitektura Institutuaren erakusketara.
XV. mendeko Igartubeiti bezalako egurrezko dolare-baserriei buruzko azalpenekin hasi da bisita, baserri ezberdinetako datazio dendrokronologikoak aipatuz, Ezkioko Zelaa, Salete, esaterako.
Benetako eraikuntza iraultza suertatu zen, XVI.mendeko krisi ekonomikoaren ondorioz, harria material nagusi gisa erabiltzen hasi zenean.
XIX. mendeko gerra karlistek aurrez aurre jarri zituzten landa eremua eta hiria. Garai honetan eraikitako baserriak dira, oro har, kalitate arkitektoniko aldetik pobreenak. Baserriaren ikuspegi idealizatua hezurmamitu zen beren lanetan, baserrien desagertzearen aurrean zaindu nahian.
Eleberri, margolan, marrazki, argazki eta ilustrazioen bidez baserriaren irudi osatugabea eta askotan fikziozkoa kodifikatu zen, gaur egun arte iritsi den imajinario kolektiboaren parte izatera
igaroko dena.
Baserriaren orainaren eta etorkizunaren inguruko hausnarketa egitea beharrezkoa da. Indarrean dauden eta etorkizunean izango diren araudiek, bai etxebizitzaren arloan, bai nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien arloan, eredua behin betiko desagertzera kondenatzen dute.
Bisita Igartubeitiko habe-dolarean amaitu da.
Ibon Telleriak zaharberritu zuen Zelaa baserriko familiko kideak bisitan izan ziren, Ezkioko beste bizilagunekin batera ere.

