Sagarrandoen zaintzaz
2021/02/24
3 Ene Kantak Igartubeitin
2021/02/22
Eitb3 Ene Kantak saioko Eneko, Nerea, Astonauta eta Sator etorri zaizkigu bisitan Igartubeiti baserrira. Iban Maiz gidariak egin die harrera eta azalpen guztiak eskaini dizkie. Oso ongi pasa dugu beraiekin!!!
Hartzak, esnatu!
2021/02/11
Ihauteri, ihote, karnabal, aratuste, maskaradak ospatzeko garaia da otsailetik hasi eta martxora bitarteko zati hau. Trantsizio garaia da eta negutik udaberrirako jauzia irudikatzen dute.
Noizkoa ote Igartubeiti baserria?
2021/02/09
XVI. mendekoa, 1530. urte ingurukoa dela uste izan da, baina egurra datatzeko orduan egindako aurrerapen zientifikoek agerian utzi dute baserriak XV. mendearen erdialdean eraikitzen hasi zirela, orain arte uste baino berrogeita hamar urte lehenago
Otsailtxo munduan, aldiz eguzkitan, aldiz sutondoan
2021/02/05
Egunak luzatzen hasi dira, eta eguzki izpiek loreak esnatuko dituzte apurka-apurka. Udaberrian sartu aurretik ongarriketa lanak egiteko aprobetxa dezakegu, lurrari behar duen indarra emanaz, neguko lozorrotik indartsu esna dadin. Hala ere, otsailaren erritmoak gure baratzean eragina izango du. Hau da, oraindik hotz mantentzen bada, atzerapenak izango ditugu, eta epeletik gehiago badu, lanak aurreratu egingo zaizkigu. Beraz, eguraldiaren araberako jarduna izango dugu.
Urtarrila: lurraren deskantsu eta zaintza garaia
2021/01/20
Neguan ere oraindik bada zeregina. Nagusiena lurra ez itzaltzen uztea da, biziberritzen laguntzea. Beraz, lurrari arnasa hartzen utzi eta indartzeari helduko diogu. Neguko hotzak, izotzak, elurrak gugan kaosa sortzen badute ere, lurrarentzako badute onura ugari.
Igartubeiti, REMED, "Red de Museos y Estrategias Digitales"-en parte
2021/01/18
180 museotako 400 profesional, Espainiako 17 unibertsitate eta kultura-kudeaketako, kudeaketa teknologikoko eta kultura-erakundeetako 40 enpresa baino gehiagorekin batera
Zumearen kolore bizi-biziak
2021/01/12
Zuhaixka honek neguko ilunari, zuhaitzek duten biluztasunari eta Igartubeiti baserriko inguruneari argia eskaintzen die
Elur motak
2021/01/11
Elur bakarra, txuria dagoela iruditzen zaigun arren, Pello Zabalak bere "Natura labur mintzo" izeneko liburuan biltzen dituen elur klaseak bildu ditugu oraingoan