Sagar zukua upeletan
2020/10/20
Sagar muztioa ukuilura doa dolare zolutik, barriketan sartu eta bi hartzidura izaten ditu sagardo bihurtuz
Igartubeitiko dolarea kargatzeko prozesua
2020/10/16
Sagarra pisoiekin jo ondoren, patsa askan zabaldu eta egur mota ezberdinez osatutako piramide moduko bat ipintzen zaio gainean, ondoren, ardatzari birak ematen zaizkio goiko habeak presioa eginez eta patsa zukutuz.
Sagarra jotzeko pisoia
2020/10/14
Igartubeitiko habe-dolarea martxan
2020/10/11
Sagardo Astea ospatzen ari gara urriak 16ra bitartean.
Asteburuan antzespenak Karmakros taldearen eskutik eta sagar prentsaketa zuzenean ikusteko aukera, eguerdiko 12:00etan.
Astean zehar, berriz, taldeentzat ipintzen dugu martxan baserriko dolarea, 11:30etan.
Sarrera guztiak agortuak daude.
Igartubeitiko habe-dolarea
2020/10/07
Igartubeitiko habe-dolarea da baserriaren bihotza, garai honetan, urtero martxan ipintzen duguna
Gandeia taldearen kontzertu bikaina
2020/10/05
Urriak 3an, Igartubeiti baserrriko dolarean Gandeia taldeak kontzertu bikaina eskaini du
Igartubeitik, "Kontaiguzu Ondarea" Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko du
2020/09/11
Hiru jarduera antolatu ditu Igartubeiti Baserri Museoak, kontzertua, dantza eta ipuin kontaketa.
Gandeia taldearen kontzertua Igartubeiti baserriko dolarean
2020/09/07
Gandeia taldeak kontzertua eskainiko du Igartubeiti baserriko dolarean urriak 3an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. COVID19k eragindako edukiera murrizketak direla eta derrigorrezkoa da aurretik izena ematea telefonoz 943 72 51 07 edo idatziz igartubeiti@gipuzkoa.eus. Ezinbestekoa izango da eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea eta maskara erabiltzea. Derrigorrezkoa da kontzertua hasi baino ordu erdi lehenago, 17:30etan bertan izatea.
Baserrietan garo usaina izaten zenekoa
2020/09/03
Irailak ere badakar bere mintzoa. Eta baserri munduan historian zehar hilabete honen soinua azkar asko entzungo zuen baserritarrak. Gurdia prest eta igitaia eta sega zorrotz, garotara joateko garaia izan ohi zen iraila. Gaur gaurkoz garorik ez, baina bestelako ongarriketak behintzat egiten hasteko garaia litzateke iraila.
Abuztua: baserritarra arbiaren peskizan ibiltzen zenekoa
2020/07/30
Uda beteko hilabete honen izenek gure kulturak historian zehar izan dituen gertaera eta harreman sareen izaera ere agerian uzten du