Igartubeitiko habe-dolarea martxan

2020/10/11
Sagardo Astea ospatzen ari gara urriak 16ra bitartean. Asteburuan antzespenak Karmakros taldearen eskutik eta sagar prentsaketa zuzenean ikusteko aukera, eguerdiko 12:00etan. Astean zehar, berriz, taldeentzat ipintzen dugu martxan baserriko dolarea, 11:30etan. Sarrera guztiak agortuak daude.

Igartubeiti baserriko habe-dolarea martxan ipintzen ari gara egun hauetan, urriak 10ean hasi eta urriak 16ra bitartean. 

Asteburu eta jaiegunean, Kortaberria familiak XVI. mendean nola bizi ziren eta beraien lanbideak erakutsi dituzte antzespenetan, Karmakros taldearen eskutik. Ondoren, sagardoa egiteko duela 500 urte erabiltzen zen teknikaren esperientziaz gozatu ahal izan dute bisitariek. 

Sagardo Astea 2020

 

Astean zehar, berriz, inguruko talde ezberdinak sagar prentsaketa zuzenean ikusteko aukera ere izango dute.