Albisteak

Manu Izagirre joan zaigu

2019/07/22
Gipuzkoako Foru Aldundiaren ondare historikoaren sailean teknikari gisa urtetan jardun duen Manu Izagirre zendu da.

"Euskaltzaindia. Egunak eta Lanak" dokumentalaren grabaketak Igartubeitin

2019/07/10
Osteguna uztailak 11, goizeko 10:00tatik 14:00ra Igartubeiti Baserri Museoa publikoari itxita egongo da "Euskaltzaindia. Egunak eta Lanak" dokumentalerako grabazioak direla eta.

Ainara Elizondoren"Azenario bete misterio" kontakizunak jaso du AREAGO Istorioak belarrietara V. euskarazko kontakizun laburretako lehiaketako 1.saria

2019/07/09
Bigarren saria, "Makusi" kontakizunagatik Maialen Akizuk jaso du. Josune Garcia de Bikuñaren “Marrubien zaporea” kontakizunak jaso du hirugarren saria.

Uztaila Igartubeitin

2019/07/02
Uztaila, uztaren hilabetea dela esan nahi digu izen honek. Zenbait lekutan “garila” bezala edota “garagarrila” bezala ere ezagutu izan da. Baratzeko udarako lehen uztak ere uztaila erditik aurrera jasotzen hasiko gara. Uzta jasotzeko ordea, esaeraren arabera hauxe da egin beharrekoa: “uztailan igitaia eskuan”.

Patrim erresidentzia artistikoa: Aste bat falta da Nathalia Heim artista Igartubeitira etortzeko

2019/06/28
Astebete barru iritsiko da Nathalia Heim artista Igartubeiti Baserri Museora, uztailaren 8tik abuztuaren 4ra bitarte erresidentzia artistikoa burutzeko helburuarekin.

Igartubeiti dantzan! lehiaketa

2019/06/26
Oso erraza da, parte hartu eta saski bat irabazi!

Igartubeiti Dantzan! bertako dolarean Dantza filmaren errodajeari buruzko erakusketa

2019/06/12
Erakusketa ekainak 12tik irailak 29ra bitartean ikus ahal izango da Igartubeiti Dantzan! inguruko programazioak filmaren talde teknikoaren bisita gidatu bat eta filmaren emanaldia barne hartzen ditu

Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleek egindako dolarearen maketa Igartubeitin

2019/06/06
Gaurtik aurrera Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleen eginiko XVI. mendeko dolarearen maketa dago ikusgai Igartubeiti Baserri Museoko interpretazio zentroan. Honela gerturatzen diren guztiek dolarearen egitura eta funtzionamendua hobeto ulertzea ahalbidetuko du.
Artxiboa