Ekaina Igartubeitin
2019/06/04
Honela dio esaerak: “Ekaina, Eguzki-gaina”. Eguzki ordu gehien dituen hilabetea da ekaina, eta eguzkiak abenduan hasi zuen zikloa hilabete honetan osatuko du, biziberritu eta berriro hasteko. Landa eremuetako sineskeria zaharren arabera hilabete magikoa da ekaina, eta honek natura etenik gabe biziberrituko du, misterioz beterik. Baina hala ere baratzean eta ingurunean lurra lantzen jarraitu beharko da, lurrak emango baitigu bizigaia.
Hiru aste "Areago. Istorioak belarrietara" kontakizun lehiaketara lanak aurkezteko
2019/05/23
Deialdia irekita ekainak 14ra arte
Museoen Nazioarteko Egunean Tradizioa berrinterpretatzen
2019/05/21
Beti dago familia giroan museoaz gozatzeko abagunea. Aurten Igartubeiti Baserri Museoan zentzumenetan eta sorkuntza kolektiboan oinarrituriko ekintzak burutuz ospatu dugu Museoen Nazioarteko eguna. Zer egin dugun?
Beatriz Aisa & Delphine Tambourindeguy kolektibo artistikoa, Nathalia Heim artista bisuala eta Violeta Borruel koreografa izan dira PATRIM+ mugaz gaindiko erresidentzia burutzeko hautatutako artistak
2019/05/01
Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoak Nathalia Heim artista bisuala hartuko du udan lau asteko erresidentziarako Lehen edizio honetara aurkeztutako hautagaien % 30-a nazioarteko artistak izan dira.
Igartubeiti maiatzean
2019/04/30
Maiatza urteko ardatza. Baina hotzetik badoa honela dio esaerak “maiatza hotz urtea zorrotz, maiatz hotz ez aho eta ez bihotz”. Lurra prest izan behar dugu dagoeneko, landaketa ugarienak egiteko sasoia orain baita, bai udarari begira bai udazkenari begira. Bestalde, apirilean hasitako loraldia modu ikusgarrian azaleratuko zaigu. Horrexegatik esan ohi da maiatza Euskal Herrietan urteko hilabeterik ederrena izan ohi dela. Larre eta soroak ere belarrez mukuru izango ditugu, ganadua larratzeko garaia beraz. Ez dago aitzakiarik, lurra ari da bere lana egiten, eta guk ere gauza berbera egin beharko dugu.
40 nazioarteko artista baino gehiago aurkeztu dira PATRIM + mugaz gaindiko erresidentziaren lehen deialdira
2019/04/24
Guztira, nazioarteko 42 artistek edo kolektiboak bidali dute beraien hautagaitza, uda honetan pirinioko bi aldeetako hiru interpretazio zentro eta museoetan burutuko den PATRIM + mugaz gaindiko erresidentziaren lehen deialdian parte hartzeko. Erresidentzia burutuko den guneetako bat Igartubeiti Baserri Museoa da, artista ezberdinen ia hogei bat proposamen jaso dituena.
"Areago. Istorioak belarrietara" V. Kontakizun Laburren Lehiaketa
2019/04/23
Igartubeiti Museoak eta Kutxa Ekoguneak “Istorioak belarrietara” kontakizun laburren V. edizioaren deialdia egiten dute. Deialdi honek idazketa euskaraz sustatzea eta zabaltzea du helburu, honakoan haur ipuinen generoa bereziki bultzatuz.
Gainera, egitasmo honek kultur ondarearen inguruko lan modu berriak zabaldu eta parte hartze zein esperimentazio gune berriak sortzea du xede.
Igartubeiti Camarasako Espai Origens-en publikoei buruz eta PATRIM+-eko proiektuaren garapenari buruz hitzegiteko
2019/04/17
Igartubeititik martxoak 28an ondorengo jardunaldian parte hartu genuen, "Jornadas sobre Evaluación de encuestas y anàlisis de público organizadas por el Espai Origens de Camarasa", Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak kudeatzen duen PATRIM+ sareko ekipamenduan.
Igartubeiti Txikia
2019/03/15
Eguberrietan Gipuzkoako Foru Aldundiko Jauregian ikusgai izan zen jaiotza, Igartubeiti baserriaren erreplika da Rosa Garmendiak egina.
Ezkioko Udalaren eta Yartu Kultura Elkartearen eskutik, Rosa Garmendiak egindako lanaren aurkezpen-ekitaldia izango da martxoaren 29an, arratsaldeko 19:00etan, Ezkioko udaletxeko ganbaran.
Igartubeitiko PATRIM+ erresidentzia artistikoetarako deialdia irekita
2019/03/03
Mugaz gaindiko sareko hiru zentroetako batean erresidentzia artistikoa egin ahal izateko izen-ematea apirilaren 5era arte egongo da zabalik