Albisteak

SAGARDO ASTEA 2017

2017/10/27
Igartubeitiko dolare zaharra beste behin bizi berritu da, eta jende ugari gerturatu da XVI. mendeko sagardogintza ikustera.

"HANDIA" FILMEA ETA IGARTUBEITI BASERRIA

2017/10/19
Arrakasta izaten ari den HANDIA filmearen zenbait zati XVI.en mendeko Igartubeiti Baserrian grabatu ziren.

Sagardo Astea, urriaren 4tik 13ra bitartean, bere 16. edizioan

2017/10/04
Sagardo Asteari hasiera emateko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren XVI. Sagardo Lehiaketako irabazleei sariak banatuko zaizkie. Aurtengo edizio honetan, asteburuan eta San Sebastian Explore Region-en eskutik, Cider Truck-a bisitatuko gaitu, bertan, sagardoa eta Bertatik Bertara inguruko baserritarren elikagaiak dastatzeko aukera eskainiz. Bisitariek esperientzia ezberdinez gozatu ahal izango dute, zanpaketetaz, antzezpenetaz, kirikoketaz eta sagar erakusketaz.

Igartubeitiko baratzea urrian

2017/10/01
Urria ez da hilabete makala izango baserri eta nekazal munduan. Lana gogor egiteko garaia, baina esaerak dioen bezala, “udazkena, urte sasoirik ederrena”. Hilabete honetan baserria udatik negurako trantsizio aroan sartuko zaigu, udazkenean, aldaketa garaia iritsi da beraz baserrietara. Batez ere artoa, gaztainak, urrak, intxaurrak eta sagarrak izango dute garrantzia. Besteak beste honako landaketak egiteko garaia da: eskarola, ziazerba edo espinaka, tipulina, marrubia, aza...

Igartubeitiko baratzea irailean

2017/09/04
Herri jakinduriaren arabera, iraila iratzearen hilabetea dela esaten da, eta arrazoi faltarik ez. Iratzea, garoa izendatzeko beste izen bat da. Ikusiko dugun moduan, irailean garoak garrantzia handia izan du historian zehar, udazkenerako eta negurako ezinbesteko konpainia izan baita baserritarrentzat. Garoak baserrietan izan duen garrantziaren adierazle da Txomin Agirre idazleak 1912. urtean argitaratu zuen "Garoa" izeneko eleberri ospetsua.

Igartubeitiko baratzea abuztuan

2017/08/02
Abuztuko esaerak honela dio: “abuztuan azkenerantz, eguna doa indar beherantz”. Abuztuan uda bete-betean gabiltza. Baina baserri eta landa inguruetan ez da izango deskantsurako asti handirik. Izan ere, negurako ganbara betetzeko egin ahaletan murgiltzen hasteko garaia da nekazarientzat, hotzari eta goseari aurre egiteko. Honek adierazten digu denboraren nozioa ez dela denontzat berdina. Alegia eraikuntza sozial bat dela, testuinguru batetik bestera aldatzen dena.

Igartubeitiko baratzea eta ingurunea uztailean

2017/06/30
“Uztailean igitaia eskuan”. Uztaila udarako lehenengo uzta jasotzeko garaia da (uzta+ila). Historian zehar, uztailean baserriko lanak gariaren eta artoaren inguruan antolatzen ziren. San Fermin egunaren inguruan garia biltzen zen eta aldi berean artajorran egiten zen, kendutako hostoekin koltxoiak eta alfombrak egiten zituztelarik.

Ibilbide eta tailer didaktiko berriak 2017-2018 hezkuntza programan

2017/06/22
Igartubeiti Baserri Museoko hezkuntza programa maila ezberdinei dago zuzendua, eskola kurrikulumaren edukien osagarria izan nahi da eta euskal baserriaren historia, bilakaera eta bertan bizi ziren diren biztanleen eguneroko bizimodua erakusten du. Bestalde, ibilbide bakoitzean Igartubeiti Baserri Museora etorri baino lehenago eta ondoren egiteko jarduera ezberdinak ere proposatzen ditugu.

Uda Igartubeitin

2017/06/14
Ekaina, uztaila eta abuztuan ekintza zoragarriak Igartubeitin!
Artxiboa