Igartubeiti POCTEFA 2014-2020 mintegian
2015/10/01
Sagardo Astea, urriaren 7tik 16ra
2015/09/22
Aurten, bisitariek sagar prentsaketak ikusteko aurrez izena eman ahal izango dute. Bestalde, Sagardo Asteari hasiera emateko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren XIV. Sagardo Lehiaketako irabazleei sariak banatuko zaizkie. Aurtengo edizio honetan ere GASTRONOMIAK pisu handia izango du.
Igartubeitin, asteburuan, zanpaketak, antzezpenak, kirikoketa eta sagar erakusketa izango dira.
Bertatik Bertara tailer-dastaketa izango da bertako produktuekin Santa Barbara jatetxeko sukaldarien eskutik.
Sagar mota ezberdinen dastaketa ere izango da Jakoba Errekondoren eskutik. Ezkio-Itsasoko zenbait ostatu eta jatetxeetan urriak 10ean, 11ean eta 12an "Sagardo Astea" menu berezia eskainiko da eta egun horietan ere Ezkioko eliza ezagutzeko aukera izango da, 10:30etatik 11:30etara eskainiko diren bisita gidatuei esker.
"Sagardoa bidegile" dokumentala
2015/09/11
Donostiako Zinemaldiaren 63. edizioko Culinary Zinema sailean estreinatuko da.
Gipuzkoako Artzain Eguna irailak 6an Legazpin
2015/08/31
Aurtengo 25. edizioan, Gipuzkoako Artzain Gaztaren Lehiaketa, omenaldiak, dastaketak, erakusketak eta Artzain txakurren lehiaketa ere izango dira, besteak beste.
Gipuzkoan esnea ekoizten zuten baserrien hiru laurdenak desagertu dira
2015/08/21
Denok dakigu baserritarren bizimodua oso gogorra dela, urte osoan lan eta lan aritzen diren arren askotan emaitza ez da bidezkoa izaten, esnea ekoizten duten baserritarrena da oso adibide argia.
Inaziotar bidea
2015/07/30
Inaziotar Bideak Loiolako Inaziok 1522an bere jaiotza herritik Manresara egindako bidaia irudikatzen du. Ibilbide osoak 675 km ditu eta ibilbidearen Euskadiko zatiak 150 km ditu.
1615 Baskavígin, Euskal Baleazaleen Hilketa
2015/07/13
Renoko, Nevadako Center for Basque Studies-ek eta Euskal-Islandiar Adiskidetzak antolatuta, Etxepare Institutuarekin eta Aquarium-ekin lankidetzan, uztailak 17an, ostiralean Aquarium-ean "1615 Baskavígin, Euskal Baleazaleen Hilketa" jarduera antolatu dute. Goizean eguardirarte zenbait adituen solasaldiak eskainiko dira eta arratsaldean, berriz, liburua aurkeztuko da.
Erlezaintza
2015/07/06
Puri purian eta kezkatzen gaituen gaia jorratu dugu aurtengo Baserri Eguneko 7. edizioan, erlezaintza, hain zuzen.
Baserri Eguna, erlezaintzari eskainia
2015/06/23
Igartubeiti Baserri Museoak Baserri Eguna antolatu du ekainak 28rako, iganderako, oraingoan, erlezaintza gaiari helduz.
Gartziategi sagardotegia garaile
2015/06/10
Gartziategi sagardotegiak irabazi du aurtengo Gipuzkoako XIV Sagardo lehiaketan, 'Foru Aldundiaren' saria. Bigarren Altzueta eta hirugarren Gaztañaga gelditu dira.