Albisteak

Sagardo Astea urriaren 5etik 14ra bitartean

2016/10/03
Aurten ere, bisitariek sagar prentsaketak ikusteko aurrez izena eman ahal izango dute. Bestalde, Sagardo Asteari hasiera emateko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren XV. Sagardo Lehiaketako irabazleei sariak banatuko zaizkie. Aurtengo edizio honetan ere GASTRONOMIAK pisua izango du. Igartubeitin, asteburuan, zanpaketak, antzezpenak eta sagar erakusketa izango dira.

Nader Koochakiren "Soineko paisaia" (2009-2015) Igartubeitin

2016/09/05
Gipuzkoako ehun burutik gorako artaldeen zintzarri hotsen artxiboa, Nader Koochakiren proiektua, Igartubeiti Baserri Museoko interpretazio zentroan izango da irailaren 24tik abenduaren 18rarte.

Antioko XXXIII. Musikaldia

2016/08/19
Zumarragako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak "Antioko XXXIII. Musikaldia" antolatu dute irailaren 3, 10, 17, 21 eta urriaren 1erako. Azken egun honetan, "Ensemble Diatessaron"-ek kontzertua eskainiko du Igartubeitiko dolarean.

"2016 Bidea"-ko 14. etapa Igartubeitin

2016/07/04
Ekainak 26an goizeko 9:00etan eman zaio hasiera etapa honi Igartubeiti Baserri Museoan. Bertan, bisita gidatuak, tailerrak eta "Bertatik Bertara" dastaketa izan dituzte aukeran parte hartu duten ehun bat pertsonek.

Jasangarritasuna nagusi "Baserri Egunean"

2016/06/14
Jasangarritasun gaiari eskaini diogun jarduera honi, "Ezkio-Itsasoko Zela baserriaren historia eta zaharberritzea" solasaldiarekin eta bisita gidatuarekin eman diogu hasiera. Ondoren, helduek xaboiak egiten ikasteko aukera izan dute, umeek buztina landu duten bitartean. Bazkaldu eta gero Josu Bergarak kontzertua eskaini du.

"Ongi etorri baserrira" ekimena

2016/06/10
Enba sindikatuak antolatzen duen hirugarren edizio honek, gure jakien jatorria berraurkitzeko eta beren ingurune naturalean, mahaiean dastatzen ditugun elikagaiak ekoizten dituzten baserritarrak ezagutzeko aukera ezinhobea eskaintzen du. Uztailak 1 eta 2an, Gipuzkoa eta Bizkaiko baserritarrek euren baserrietako ateak zabalduko dituzte beren ikuiluak, baratzak eta landaguneak ezagutzera emateko. Antolatzaileen ustez, ekimen hau bertako elikagaien aldeko apustu garbia da, landaguneari balorea emateko, barnekaldeko zonaldetako turismoa sustatzeko eta nola ez, gure herri gastronomia goratzeko. Familian edo lagunartean egiteko bisita zoragarriak jartzen dituzte denon esku.

Gipuzkoako sagardorik onenak

2016/06/03
Bihar, ekainak 4ean, aukeratuko dituzte sei sagardoetatik Gipuzkoako onena.

ONDAREBIZIA Jardunaldiak "Museo Irekia. Egiteke dauden erronkak"

2016/05/26
Rezola Museoak eta Oiasso Museoak Ondarebizia ekimenaren barne, "Museo irekia. Egiteke dauden erronkak" jardunaldiak antolatzen dituzte ekainaren 15ean, 16an eta 17an, Irungo Gordailuan eta Oiasso Museoan.

Ibilaldi botanikoa bizikletaz

2016/05/04
Clara Gutierrezek, biologoak, gida botanikoak eta jangarriak diren landare basatietan adituak, Bizitrikesekin batera, Donostiatik Arditurrira ibilaldi botanikoa bizikletaz antolatu dute maiatzak 8rako

Gazta eguna Idiazabalen

2016/04/29
Maiatzak 1ean, igandean, Gazta eguna ospatuko da Idizabalen. Egitarau zabala eta interesgarria antolatu dute, aurtengo edizioan ere. Astean zehar, larunbaterako eta iganderako ere jarduerak antolatu dituzte, mami txapelketa, "Nire artzantza" dokumentalaren emanaldia, herri kirolak eta Dominika Agergarai artzainari omenaldia, besteak beste
Artxiboa