Ibilaldi botanikoa bizikletaz

2016/05/04
Clara Gutierrezek, biologoak, gida botanikoak eta jangarriak diren landare basatietan adituak, Bizitrikesekin batera, Donostiatik Arditurrira ibilaldi botanikoa bizikletaz antolatu dute maiatzak 8rako

Donostiatik abiatuz Arditurrira ibilaldi botanikoa bizikletaz egiteko aukera izango da maiatzak 8an, Clara Gutierrez, gida botanikoaren eta  Bizitrikes-en eskutik. 

Ibilaldia % 100ean, bizikleta errailez izango da, bidegorrian eta Arditurriko Bide Berdean eta erdi mailako zailtasunarekin. 

Parte hartzaileek eraman beharreko materiala: 

  • Bizikleta (argiarekin edo linternarekin, kaskoa gomendatzen da, jantzi erosoak, euritakoa, hamaiketakoa, ura, koaderno txiki bat eta arkatza, argazki kamara (gomendagarria) eta umore ona. 

Antolatzaileek eskainiko dutena: 

  • Asun dastaketa, infusioak, hamaiketakorako oinarrizko logistika, bideo grabaketa. 

 

Programa:

  • 10:30 Irteera Donostiako Easo Plazatik (Euskotren geltoki parean).

Ongi etorria eta infusioa. 

Ibilbidean zehar landare basatiak  behatzera eta argazkiak ateratzera geldituko gara, landareen usaina, testura, diseinuak sentituz, landareen gastronomi, nutrizio eta medikuntza bertuteaz hitzegingo dugu, gure arbasoen kultura ezberdinetako aztarna etnografikoak behatuz. 

  • 12:30etatik 13:00etara  Asun dastaketa eta salda basatia akueduktoan. 
  • 14:30 Bazkari partekatua (pertsona guztiek eramandakoa edo enkarguz aukera dago antolatzaileek eramatea). Jakinduriaz, umore onez osaturiko bazkalondoa. 
  • 17:00 Itzulera, Arditurritik Donostiara, taldeetan zentzumen jokuen bitartez, zenbait landare behatzeko geldialdiak eginez. Agurra Donostiara iristean, Easo plazan.   

Oharrak: 

  • Plaza mugatuak. Aurrez izena ematea beharrezkoa da: claragutierreztalleres@gmail.com Tfnoa/Wasap.: 680 36 61 54. Bizitrek Facebook. 
  • Ekarpena: 

20 € edo trukea

10 urtetik beherakoak (heldu batek lagunduta), doan. 

25 € hamaiketakoarekin (beganoa edo orojalea) 

Lagun taldeentzat eta familientzako deskontua 

**Jardunaldiko bideoa grabatuko da, parte hartzaileek 15 € truke eskuratzeko aukeran.

Ibilaldi botanikoa bizikletaz

Landare jangarriak