Gizarte jasangarri baterako Museoak
2015/05/18
Museon Nazioarteko Eguna
Maiatzak 16an eta 17an ospatu dugu Museoen Nazioarteko Eguna leloari helduz eta jarduera ezberdinak antolatuz.
Bizi Baratzea
2015/04/28
Argitalpenak
Jakoba Errekondok "Bizi Baratzea, garaian garaikoa garaiz" izeneko liburua aurkeztu du.
Nazioarteko liburuaren eguna
2015/04/23
Argitalpenak
Apirilak 23, liburuaren nazioarteko eguna izanik Igartubeiti baserria eta bere ingurunearekin zerikusia duten zenbait liburu aipatu nahi dizkizuegu
Aste Santua eta Pazko Astea Igartubeitin
2015/03/25
Aste Santua
Igartubeiti Baserri Museoa zabalik izango da apirilaren 1etik 6ra. Ohiko bisita gidatuez gain, Urola Garaiko beste museoekin eta zerbitzuekin batera, familientzako planak antolatu ditugu. Igartubeitin, apirilak 2, 4, 6, 8, 9, 10, 11 eta 12an "Baserriko gailetak" jarduera eskainiko dugu 16:30etatik 18:30etara.
Emakumeen egunaren ospakizuna Igartubeitin
2015/03/23
Emakumeak
Emakumeak landa ingurunean III. Jardunaldiarekin ospatu dugu emakumeen eguna Igartubeiti Baserri Museoan martxoaren 8an.
Giro bikaina barrikote eta bertso saioan
2015/03/17
Jarduerak
Pasa den martxoak 8an ospatu dugu barrikotea eta martxoan bertsoko bigarren kanporaketa Igartubeitin. Bertso saioan Gabiriko Potto, Endika eta Mikel izan dira nagusi. “Santa Lutzi People” gazte taldeak izan du barrikotea irekitzeko ohorea.
Hezkuntza zerbitzuen teknikarien III. topaketa
2015/03/09
Patrimonio
Ondarearen hezkuntza museoetan. Publiko ezberdinentzako bitartekaritza modu berriak.
Ondarearen didaktikaren inguruko esperientziak
2015/03/09
Tailerrak
Igartubeiti Baserri Museoan Bitartean-eko kideek ondarearen didaktikaren inguruko bi esperientzia burutu dituzte tailerren bidez. Gazteek beraien bideoak sortu dituzte Igartubeitiko, bere inguruneko irudiekin baita beraientzat garrantzitsua den objektu baten irudiarekin. Bestalde, familiek beraiek sortutako kaxa ilustratuan beraien ondareko elementuak sartu dituzte.
Emakumeak landa ingurunean III. Jardunaldia
2015/02/27
Jarduerak
Martxoak 8an, igandean, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta.
Barrikotea eta Martxoan Bertsoko kanporaketa 2015
2015/02/19
Jarduerak
Martxoak 7an, larunbatean 18:30etatik aurrera dastatuko dugu Igartubeitin urrian egindako sagar zukua, sagardo bihurtua. Dastaketa hasi baino lehen, 9 bertsolarik 3 taldetan saioa eskainiko dute Martxoan Bertsoko bigarren kanporaketan. Ondoren, omenduek barrikotea ireki eta trikitixa giroan festa ospatuko dugu.