Miriam Montano de Juanek eta Telmo Sánchez Ugaldek lortu dute Galbahe Beka
2025/05/29
Ikerketa-proiektu honek erleen eta euskal landa-bizimodu tradizionalen arteko harreman historiko-kultural konplexua aztertuko duen erakusketa-instalazio eskultoriko eta etnografiko bat garatzea proposatzen du.
Erakusketaz gain, zianotipia, idazketa kolektibo eta entzuketa tailerra eta kartografia bisual eta poetikoa biltzen duen argitalpena ere hartuko ditu proiektuak. Egitasmoak euskal ondare etnografikoa berrinterpretatzea du helburu, bi museoetako bildumen bitartez, erlezaintza, heriotza, argizaria eta hitzaren inguruko praktika sinbolikoak berraktibatuz.
Euskaraldian... hitz galduak landatzen!
2025/05/15
Euskaraldiarekin bat eginez, erein gurekin landa eremuko "hitz galduak"
Urola Garaiko Industria Turismoaren Asteburua
2025/05/12
Maiatzaren 24an eta 25ean egingo da, eta, eskualdeko ondare industrialaren inguruko esperientziez doan gozatzeko aukera eskainiko du. Jarduerak publiko orori zuzendutakoak izango dira: bisita gidatuak, tailerrak eta askoz gehiago