Albisteak

Barrikote: sagar kulturaren festa. Asteburu honetan Igartubeitin!

2023/03/31
Larunbat honetan, apirilak 1, Barrikotea ospatuko dugu Igartubeitin. Festa arratsaldeko 16:30etan hasiko da, eta 19:00ak arte luzatuko da programazioaren barruan antolatu ditugun jarduera anitzekin.

(Ber) Topaketak. Artea, lurraldea eta landa eremuak

2023/03/17
Landa-eremuetako praktika artistikoen garapenari buruz hausnartzeko topagunea, martxoaren 28an eta 29an, Barne Begiradak proiektuaren barne

Elkarrizketa eta helduentzako tailerra Emakumeen Eguna ospatzeko

2023/03/08
Judit Garcia, Olaberriako Etxeberri Goikoa baserrikoa, elkarrizketatu dugu. Juditek bere baserriko behien esne ekologikoarekin gazta ekoitzi eta "Behieko" markaren izenpean saltzen ditu. Martxoaren 12an, igandean, "Lurra, gorputzak, adostasuna" helduentzako tailerra, Maria Alonso del Val-ek eskainia

Gari Arambarriren tailerra Zerainen

2023/03/03
Gari Aranbarri artistak tailerra eskaini du Zerainen, "Ars Natura" burutzen ari duen bere egoitza artistikoaren barne. Argazki zaharrak aztertu dituzte adin ezberdineko zeraindarrak
Artxiboa