Elkarrizketa eta familientzako tailerra Emakumeen Eguna ospatzeko

2024/03/08
Bittori Idiakez, Ezkioko ostatua 54 urtetan kudeatu zuen emakumea elkarrizketatu dugu. Martxoaren 9an, larunbatean, "Lihoa eta emakumeak" familientzako tailerra

Igartubeiti Baserri Museoak Emakumeen egunarekin bat egiten du. 

"Baserritik" ekimenaren barne eta "Mundua 4 zaporetan margotuta" erakusketa ikusgai dugula aprobetxatuz, Bittori Idiakez, Ezkioko ostatua urteetan kudeatu zuen emakumea elkarrizketatu dugu. 

Elkarrizketa irakurri

Martxoaren 9an, larunbatean, 16:30etan, "Lihoa eta emakumeak" familientzako tailerra antolatu dugu. 

Ezagutu lihoa eta baserrietako emakumeen arteko lotura. Lihoaren landarea ehun bihurtzeko prozesua eta oihal baten oinarrizko egitura ezagutzeko aukera. Parte hartzaile bakoitzak bere oihal zatitxoa ehungailuan sortuko du.

3€ haur bakoitza
Izen ematea beharrezkoa da.