Elkarrizketa eta helduentzako tailerra Emakumeen Eguna ospatzeko

2023/03/08
Judit Garcia, Olaberriako Etxeberri Goikoa baserrikoa, elkarrizketatu dugu. Juditek bere baserriko behien esne ekologikoarekin gazta ekoitzi eta "Behieko" markaren izenpean saltzen ditu. Martxoaren 12an, igandean, "Lurra, gorputzak, adostasuna" helduentzako tailerra, Maria Alonso del Val-ek eskainia

Igartubeiti Baserri Museoak Emakumeen egunarekin bat egiten du. 

"Baserritik" ekimenaren barne, Judit Garcia, Olaberriako Etxeberri Goikoa baserriko ekoizlea elkarrizketatu dugu. Juditek bere baserriko behien esne ekologikoarekin gazta ekoitzi eta "Behieko" markaren izenpean saltzen ditu. 

Elkarrizketaren bideorako linka.

Martxoaren 12an, igandean, 11:00etan, "Lurra, gorputzak, adostasuna" helduentzako tailerra eskainiko du Maria Alonso del Val-ek, talde bideratzaileak, antzerkian adituak, artista multidiziplinarrak. 

Tailerraren informazioaren linka.