Emakume Garapen-Sortzaileen I. Biltzarra

2013/09/20 Biltzarra
Haurralde Fundazioa, Eraldatzen, Malen Etxea eta Hitzez elkarteek Emakume Garapen Sortzaileen I. Biltzarra antolatu dute urriaren 16a eta 19a bitartean Zumaiako alondegian

Haurralde Fundazioa, Eraldatzen, Malen Etxea eta Hitzez elkarteek Emakume Garapen Sortzaileen I. Biltzarra antolatu dute urriaren 16a eta 19a bitartean Zumaiako alondegian. 

Topaketak Gipuzkoako Forua Aldundiaren, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren, Zumaiako Udalaren eta Emakunderen babesa du.

Euskadiko eta estatuko emakume baserritarrekin eta Boliviako, Dominikar Errepublikako, Puerto Ricoko, Txileko, Burkina Fasoko eta El Salvadorreko emakumeekin landa eta jabekuntza esperientziak partekatzeko aukera paregabea izango dugu. Jabekuntza prozesua sakonean aztertu duen Magdalena Leon Kolonbiarra teorialari feminista esanguratsuarekin ikasteko aukera izango da eta Puerto Ricoko Matria Proiektuko kideekin tailer eta esperientzia didaktikoen bitartez enpresarismo praktikoa eta genero-indarkeriatik bizirik atera diren emakumeen garapen ekonomikoari buruz ikasi ahal izango da. Kontzientzia hartzeko, era kolektiboan hausnartzeko, elkarbanatzeko eta ikasteko elkargunea izango da.

Egitaraua: 

Urriaren 16a, asteazkena

10:00etatik 11:00etara. Ekonomia feminista: Jabekuntza estrategiak mahai-ingurua.

11:00etatik 12:00etara. Generoa eta nekazal eraldaketa hitzaldia.

12:30etik 13:30era. Sare prozesuak jabekuntza estrategiak bezala hitzaldia.

15:30etik 19:00etara. Jabekuntza feminismoaren ikuspegitik tailerra.

 

Urriaren 17a, osteguna

09:30etik 10:00etara. Emakume Nekazarien Estatuturako Legearen Aurreproiektuaren aurkezpena.

10:00etatik 11:00etara. Landa kudeaketa eta emakume baserritarren kudeaketa prozesuak mahai-ingurua.

11:30etik 13:00etara. Emakumeon jabekuntza eta boterea hitzaldia.

13:00etatik 14:00etara. Landa gune ez tradizionaletako formazio teknikoak jabekuntza prozesu bezala hitzaldia.

15:30etik 19:00etara. Genero indarkeriatik irtendako emakumeen garapen ekonomikoa eta lanaren ondorioz ahalduntzea tailerra.

 

Urriaren 18a, ostirala

10:00etatik 12:00etara. Jabekuntza ekonomikoaren eguneroko esperientzia Bolivian mahai-ingurua.

12:30etik 13:45era. Jabekuntza ekonomikoaren eguneroko esperientzia herrialde desberdinetan mahai-ingurua.

15:30etik 19:00etara. Enpresa trebetasunak nola garatu praktikotasunetik eta talde lanetik tailer praktikoa.

 

Urriaren 19a, larunbata

10:00etatik 10:30era. Gaur zortzi azokan dokumentala emango dute.

10:30etik 13:30era.  Artisau eta landa ekintzaileen esku aldi bereko tailerra izango da.

 

Emakume garapen sortzaileen I Biltzarra