Endaiene baserriko objektuekin kamarak egiten
Jose Manuel Elizegi, Ezkioko Endaiene baserriko jabeak ateak ireki zizkigun eta denboran atzera egin genuen. Garai bateko taberna eta jangela izandako guneak eta objektuak mantentzen ditu bertan, ezer bota gabe: mostradore, mahai, aulki, kartel eta prezioak. Altxor bat oso toki gutxitan ikus daitekeena.
Baserriko ikuiluan eta ganbaran ere izan gara. Sagardoa egiteko barrikak, esnerako marmita txikiak, irrati zaharra, lera eta abar. Kanpoan izan zuten bolatokiko egurrezko boloak ere erakutsi zizkigun.
Asier Gogortza argazkilaria irrati zaharrarekin eta barrika txikiarekin irten zen baserritik, ondoren, mediku etxeko aroztegian, kamera estenokeipo bihurtu zituen eta argazki frogak egin zituen. Gotzon Aranburuk egin zuen bideoan ikus daitekeen bezala.
Eskerrik asko, Jose Manueli bere baserriko ateak irekitzeagatik eta denboran zehar atzera egiteko aukera emateagatik!

