Euskararen Nazioarteko Eguna: hitz galduak landatzen!
2025/12/03
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta baserriko eta landa eremuko "hitz galduak" ereingo ditugu.
“Hitz galduak landatzen” ekimenaren bidez, gaur egun hainbeste erabiltzen ez diren baina garai batetan egunerokotasunean erabiltzen ziren hitzak berreskuratuko ditugu.
Hauek dira aurten berpiztu nahi izan ditugun hitzak.
-Pertza: Janaria egosi edo su motelean sukaldatzeko erabiltzen da, adibidez, eltzekariak edo zopak prestatzeko.
-Burruntzalia: Burruntzalia, janaria plateretan banatzeko erabiltzen den koilara handia da.Ontzian dagoen janaria eragintzeko ere erabiltzen dute. Material askotakoa izan daitezke.
-Laratza: sutan pertzak zintzilikatu eta jakiak egosteko erabiltzen den burdinazko kate edo haga kakoduna da. Beheko sua erabiltzen zenean, etxe bakoitzak bazuen bere laratza, eta etxearen gozotasun eta babesa adierazten zuen.
Ezagutzen al dituzu?

