Fanzineak sortzeko laborategi irekia

2026/05/13
Argia harrapatzeko tramankuluekin, (AHT) argazki estenopeikaren teknikarekin, Abiadura Handiko Trenaren (AHT) obrari argazkiak egin ondoren, laborategian errebelatu eta gero, negatiboakk manipulatu, berriz ordenatu eta interpretatu dira erakusketan ikusgai ipintzeko

Asier Gogortzaren egoitza artistikoari lotutako eta PlieGOS kolektiboak gidatutako sorkuntza kolektiboko tailer ireki bat izan da Igartubeiti baserriko atarian, Ezkioko paisaiaren esplorazioan eta, zehazki, Abiadura Handiko Trenaren lanek lurraldean duten inpaktuan oinarritua.

Tailerrean zehar, parte-hartzaileak libreki hurbildu dira proiektura edizio eta erreprodukzio teknikekin, irudia, testua eta edizioa konbinatuz plegu solteen tradizioan eta kordelezko literaturan inspiratutako argitalpen inprimatu bakarrak (foto-pleguak) sortzeko. Edizio logika mantsoa erabiliz, talde lanean negatiboak manipulatuz, berriz ordenatuz eta interpretatuz. Espazioak laborategi ireki gisa funtzionatu du, "AHT vs AHT" erakusketaren parte diren fanzineak behatzeko, parte hartzeko eta kolektiboki ekoizteko. 

Foto pliegoak Igartubeitin