Fermin Leizaola joan zaigu

2025/06/17
Etnografoa, artzaintzan aditua, lan paregabea egin zuen euskal ondarea jasotzen, katalogatzen eta ikertzen

Askotan etortzen zen Igartubeitira bisitan Fermin, bere txapelarekin eta argazki kamara zintzilik zeramala.

Asko zor diogu Fermini, hein handi batean, Igartubeiti baserria zutik dirau berari esker.

Pasioz bizi zuen bere lana, nabaria zen bere azalpenetan. Ez zaigu inoiz ahaztuko, 2014ean, Igartubeitin artzaintzari buruzko solasaldia eskaintzera gonbidatu genuela eta amaitu behar zuela esan genionean, "errita" egin zigula, oraindik asko zuelako esateko....

Eskerrik asko, Fermin, ondarea babesteko asmoz egin duzun guztiagatik!!

Izan dezazula lurra arin.