Fruituak

2021/07/14
Uztailarekin batera datoz lehenengo fruituak. Lehenik hezurra dutenak etorriko dira: gereziak eta aranak esaterako

Laister hasiko dira pepita dutenak: udarea eta sagarra. Azken hauek anitzagoak dira hemen, urte askoan landu izan direnaren seinale. Orain hasi eta urte amaierara arte ematen jarraituko dute.

Lehenengoei goizekoak esaten zaie: sagarraren kasuan “goizsagarrak”, esaterako San Juan sagarra, Amabirjin sagarra… Udaretan berriz, San Juan udarea, San Esteban udarea… Eta beranduago heltzen direnei berriz berandusagarra, errezila esaterako.

Igartubeitin ere hasi dira lehen sagar aleak agertzen. Ezinbestekoak udazkenean dolare zaharra martxan jartzeko.

Fruituak

Igartubeitiko sagar aleak