Gipuzkoako baserri historikoen inbentarioa

2011/07/22 Baserria
Josu Tellabide eta Asier Agirresarobe adituek azken bi urte hauetan 500tik gora baserri bisitatu, aztertu eta marraztu dituzte.

Gipuzkoan, zorionez, 2000tik gora baserri historiko ditugu eta horietatik 600 inguru bereziki interesgarriak dira, 500, 400 eta 300 urte dituztenak eta arkitektonikoki teknika eta azalera ikusgarriak dituztenak.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Sailak azken 2 urteetan bere erreferentziazko zerrendetan zituen baserrien egungo egoera ezagutu nahi izan du. Josu Tellabide eta Asier Agirresarobe adituek burutu dute lan hau, 500 baserri baino gehiago bisitatuz, aztertuz eta marraztuz.

Lotura interesgarriak:

1980-2008 urteetan Gipuzkoako Foru Aldundiak zaharberritutako baserriak

Gipuzkoako Baserrien argazkiak

Lizartzako etxeaundi baserriaren marrazkia