Gipuzkoako Erroten Eguna Igartubeitin

2023/05/04
Datorren larunbatean, maiatzak 13an, Gipuzkoako Erroten Egunaren programazioarekin bat egingo du Igartubeiti Baserri Museoak. Egun hau ospatzeko, familientzako talo eta morokil tailerra antolatu ditugu

Maiatzaren 14an Gipuzkoako Erroten Eguna ospatuko da. Gipuzkoako txoko ezberdinetan erroten gaiari heldu eta ekintza ezberdinez gozatzeko aukera izango dugu. Programa honen barruan Igartubeitik ere izango du bere lekua. 

XVII. mendeko euskal landa-eremuko bizitza errotik eraldatu zen "artoaren iraultza" deritzogunarekin. Ameriketatik ekarri zuten zereal honi esker janari eskasiari aurre egin zioten baserritarrek, euren bizimoduan aldaketa sakonak emanez: elikadura ohituretan, baserriaren arkitekturan, produkzio moldeetan, ekonomia antolatzeko moduan, erlijioa praktikatzeko formetan... eta baita garaiko errotetan ere. Artoaren iritsiera baino lehen artatxikia eta garia ziren errotetan ehotzen ziren zereal nagusiak, baina, XVII. mendetik aurrera, artoa pixkanaka gailentzen joan zen, honekin Euskal Herriko errota kopurua nabarmenki igoz. Bertan egindako artirinaz baliatuta, baserritarrek euren eguneroko dietaren oinarri bilakatu ziren elikagaiak sukaldatzen zituzten, horien artean, taloa eta morokila. 

Hartaz, Errota Eguna ospatzeko, jaki hauek prestatzen ikasiko dugu Igartubeitin. Ione Iturralderen eskutik, familientzako talo eta morokil tailerra eskainiko dugu maiatzaren 13an, 16:30etan. 

Jarduerak 3 euroko prezioa izango du (2 euro Igartubeitiko famili txartelarekin) eta beharrezkoa da aurrez izena ematea igartubeiti@gipuzkoa.eus edo telefono bidez 943 72 29 78.