Giro bikaina Barrikote festan
2022/03/28
Kabiako Juanma Hurtadok eta Jaione Garmendiak Txotx-a ireki dute, haurrentzako eskulanak, kirikoketa, trikitixa eta merienda ere izan dira
Barrikote festari hasiera emateko, Zumarragako Kabia jatetxeko Juanma Hurtadok eta Jaione Garmendiak Txotx-a egin dute.

Aurretik, haurrek sagarrarekin eta sagardoarekin erlazionatutako zenbait eskulan egiteko aukera izan dute.

Kirikoketa eta txalaparta entzun ahal izan da.

Ondoren, trikitixa doinuek merienda alaitu dute.


