Aurtzaka taldearen dantza saio aparta

2020/10/26
Europako Ondare Jardunaldien barne eta Dantzagunearekin batera antolatutako ikuskizaz gozatu ahal izan genuen larunbatean, urriak 24ean

Beasaingo Aurtzaka dantza taldeak, dantza ikuskizun bikaina eskaini zuen Igartubeitiko dolarean. Europako Ondare Jardunaldien barne antolatutako jarduera hau Dantzaguneak koordinatu du, Gari Otamendi dantzariak saioa aurkeztuz. 

Dantza ikuskizuna Igartubeitin aurkezpena

Aurtzaka elkarteko Mikel Sarriegik azaldu zituen berreskuratu dituzten zenbait dantza, Beasainen egiten duten soka-dantza, esku-dantza, ezpata-dantza....Zaldibiko Juan Ignazio Iztuetak egindako lana goraipatu zuen. Baina ez zen mugatu Beasain eta Goierrira, Gipuzkoaz gain, Europako beste herrialde batzuetan, Italian adibidez dantzatzen dituzten zenbait dantzen parekotasunari buruz ere hitzegin zuen. Urte askotako ikerketa burutzen ari da Mikel eta eskertzekoa da bere jakinduria eta dantzen igorpenean egiten ari den lana. Eskerrik asko beraz, Aurtzaka Elkarteari, Mikel Sarriegiri eta Gari Otamendiri. 

Zaldiko-dantza

 Dantza ikuskizuna Igartubeitin

 

Aurtzaka taldearen dantza saio aparta

Ezpata-dantza